Etxea Arruitzen dago, Larraungo bailaran, eta  70 bizilagun dituen herri txikia da. Iruñea (25 minutu) eta Donostia (30 minutu) arteko erdibidean, Aralar mendikatearen magalean kokatzen da, zehazki 600 metroko garaieran, eta herri ezin hobea da naturaz eta lasaitasunaz gozatu nahi dutenentzat, pagadi eta hariztiek, nahiz zelai berdeek osatzen baitute bere paisaia.



Gure etxearen antolamenduak 2 eta 14 bitarteko lagunentzat ostatu eskaintzeko aukera ematen du.

Juansarenea XVIII. mendeko etxea da, zehazki 1769. urtean eraikitakoa, eta guk berriz, orain dela gutxi eraberritu dugu (2005-2007).



Horretarako, etxeak zuen berezko egurrezko egitura eta harrizko paretak bere horretan mantendu ditugu eta, zaharberritze lanetan, material naturalak baliatu ditugu instalazio  goxo eta osasungarriak eskaintzeko.

ongi etorri